Ni hiltzen naizen egunean
ez nazazue lurperatu etxekoekin,
horiei utzi bakean.

Utzi Aurizeneatarrei bere lotsa eta edertasunarekin
mendian gora egiten
abizena bizkarrean daramatela.

Utzi Muruatarrei atseden hartzen azkenean
euren adimen guztiarekin
eta euren begi zalapartariekin.

Ez ezazue nire lagunen atsedena asaldatu.
Etsaiei, harrek hezurrak
garbi diezaizkietela.

Festaz gozatu ni hiltzen naizen egunean.
Debekatu hiletak eta ukatu nire izena,
edan ezazue baxoerdi bat.

Irakurri zerbait, poemaren bat agian, baina nirerik ez.
Eta zeruertzetik bengala batez
oroimena usatu eta ahaztu nitaz.

Hiltzen naizenean haizeratu ene errautsak
isiltasunezko zirkulu batean.
Egun horretan utz nazazue bakarrik.

Eta zuetariko batek negar egiten badu
esaiozue oroitzapena tristea bada ere
bizitzak merezi izan duela.

© km, «Ez da ezer» liburuko olerkia, Calambur, 2008 eta Amazon, 2019.